ETXEZABAL familia-enpresa da eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du eraikuntzaren sektorean. Ordutik esperientzia handia hartu dugu merkatuan, lantalde erabat gaitua osatuz. Gure helburua hurbileko tratua eskaintzea da, hartutako kalitate, prezio eta epeei buruzko konpromisoak betetzeko.
Arreta berezia jartzen diogu lan bakoitzari, guztion artean azken emaitza ona lortzeko.
Sustatzailearekin eta zuzendaritza fakultatiboarekin ematen dugun lankidetza ezinbestekoa da gure enpresa-politikan.
Lan talde trebe eta esperientzia duna
Gaur egun, eraikuntza arloko taldea dugu administrazio langile, teknikoz osatua eta batez ere eraiketa prozesu batean partu hartu dezaketen gremio ezberdinen koordinaketaz eta antolaketaz arduratzen gara. Eraikuntza eta birgaitzeetan esperientzia handia duten obra arduradunak ditugu.
Taldeak kontratista nagusi gisa lan egiten du gehienetan, obretan parte hartzen duten gremio guztiak koordinatzen eta zuzentzen ditu eta etxebizitzen eraikuntzaren kasuan, sustatzaileari giltza eskura ematera iristen da. Gure bezeroen beharrak asetzearen garrantziaz jabetuta, kalitate/prezio erlazio ona bermatzen dugu gure lanekin batera.
Jasangarritasun-irizpideen arabera eraikitzen dugu:
Azkartasuna eskaintzen dugu gauzatze eta entregatzeko epeetan, kostu lehiakorrak beti eta kalitate eta malgutasun handia.
Gipuzkoan eraikuntzan eta birgaitzean espezializatuta gaude. Kontratista nagusi gisa lan egiten dugu. Obretan parte hartzen duten gremio guztiak koordinatzen eta zuzentzen ditugu. Etxebizitzen eraikuntzan sustatzaileari giltza eskura ematera iristen gara.
Etorkizuneko espazioak eraikitzen ditugu
Eraikin berrien eraikuntza eta koordinatzea eta etxebizitza-blokeak edo familia bakarreko etxebizitzak sustatzea.
Eraikinean sor daitezkeen arazoei auzo-komunitateen premiei erantzun integrala ematea. Konponketak, erreformak, aurrekontuak eta abar.